Identifikazio-zenbakia eta lizentzia-kodea

* Zure identifikazio-zenbakiak lizentzien datu basean dagoen bera izan behar du; lizentzia tramitatzeko garaian eman zenuen huraxe, hain zuzen ere. Identifikazio-zenbaki bat edo beste bat erabiliko da honako irizpide hauen arabera:

  • Espainian emandako nortasun-agiri bat baduzu, zure IFZ edo AIZ erabili behar duzu identifikatzeko.
  • Europar Batasuneko herritarra bazara, zeure herrialdeko NANean ageri den identifikazio-zenbakia erabil dezakezu.
  • Europar Batasuneko herritarra ez bazara, zeure pasaporteko zenbakia erabili beharko duzu.

** Lizentzia-kodea P edo C letraz hasten da eta jarraian 8 zenbaki ditu (adibidez, P99999999). Zure lizentzia-kodea lizentziaren txartelean ikusiko duzu, edo, bestela, hura lortzeko ordainagirian. Ehiza-lizentzia eta arrantza-lizentzia badituzu, lizentzia-kode bat edo bestea erabiltzen ahalko duzu,